Aralarko mendilerroan, mendebalderago, pagadi ikusgarri batetik gertu dago 1396 metroko Pardarri mendia, eta Txindokiren ondoan Gipuzkoako mendi adierazgarrienak dira.
Gailurretik Aizkorri mendilerroa, Moncayo eta Toloño mendilerroa, Anboto eta Gorbeia ikus ditzakegu.
Amezketara doan bailarara jaisten ari garela, belardi berdeak topatuko ditugu, artzainak, ganadua eta txakurra protagonista direla, gidari lanetan, ganadua zaintzen eta artzainaren laguntzan aktiboki parte hartuz.
Ederra da inguru hauetan Euskal Artzain Txakurra ikustea, bai bere bi barietateetako edozeinetan, Iletsua edo Gorbeiakoa, artaldea gidaritza neurtuarekin eramaten.
Inguru horren erdian finkatu genuen duela ia 25 urte.
EATko gure Kria Zentroa, PARDARRI.